jueves, 29 de marzo de 2012

Ingurumen irteeren hausnarketa

Oso ohikoa da ikasleek ikastetxeetatik ez ateratzea, baina irtenaldiak egitea oso garrantzitsua da. Irtenaldi bat programatzea esfortzu handia suposatzen du. Ez da bakarrik umea ikastetxetik ateratzea, aurretik irtenaldiaren inguruan elkarrizketak egin behar dira eta ezagupen orokorrak suspertu behar dira.

Irteerak oso emaitza onak ematen ditu umeak errealitatean, in-situ, prozesua edo egoera ikus dezaketelako. Batzuetan laborategian natur prozesua eraiki daiteke, baina beste batzuetan egokiagoa izaten da irteera planteatzea naturaren konplexutasun osoa bereganatzeko. Horretaz aparte, haurrek jolasak gustuko dute, eta irteeretan ere hauek baliagarriak dira ikasleak motibatzeko.

Irteerak egiteko hainbat aholku:
- Irteera testuinguruan jarri eta kurrikulumean integratu.
- Irteeran ez dira azalpen handiak eman behar (aurretik eman behar dira).
- Arazoak planteatu haurrek dituzten ideiak konektatzeko.
- Ikasleak modu aktiboan parte hartu behar du behaketaren lanketan.
- Arazo guztiak ez dira konpondu behar, beraiek konpondu behar dituzte, horrela edukiak modu eraginkor batean ulertuko dituzte eta aspektu kritikoak suspertuko dira.
-  Azkeneko ondorioak eta hauen arteko erlazioak modu egokian landu.

Irteerak programatzea lan neketsua da, baina ez dugu izugarrizko irteera egin behar. Herrian bertan dauden parke edo gune ezberdinak (araztegia, EDAR, errekak,, industria gunea,…) bisita daitezke. Hala ere, irteera guztiak helburu bat izan behar du eta horren inguruan irteera egin aurretik eta ondoren landu behar da. Beraz, irteerei baliagarritasuna eman diegu!


Konposta egiten (jarduera)

Jarduera honen bitartez hondakin organikoen balioa ezagutuko dute haurrek, konpostaren esanahiaren lehen ideia izango dute eta prozesua gertatzeko ura eta airearen beharra ikusiko dute.

Materiala: ontzi handi bat, lurra, janari hondakin batzuk adibidez barazki azalak, ogi pusketak, sagar edo entsalada hondakinak,... (koipe asko ez duten hondakinak) eta zabor poltsa.

Jardueraren azalpena pausoz pauso:

1- Ontziaren laurden bat lurrez bete eta ondoren janari hondakinak  ontziaren erdiraino.
2- Nahasketa lur geruza fin batez estali, usainik bota ez dezan eta intsekturik erakar ez ditzan.
3- Ontzia kanpoaldean ipini, adibidez, jolastokiaren ertz batean.
4- Ontzia zabor poltsarekin estaliko da.
5- Noizbehinka, 2 edo 3 egunero, pala batez ontziaren edukia nahastu behar da, honela nahasketak behar duen airea hartuko du. Lan hau egiten ari garenean, ura bota, lurrak hezetasuna behar du, baina ez gehiegi.
6- Janari hondakinak ongarri bihurtuko dira pixkanaka- pixkanaka.
7- Ongarri bihurtzen denean, gustuko den landare bat landatu eta nola hasten den ikus daiteke.

lunes, 12 de marzo de 2012

IKT eta Hezkuntza



Hurrengo dokumentuak IKT-ei buruz hitz egiten du. Blog honen gai nagusiarekin ez dago guztiz erlazionatua, baina garrantzitsua iruditu zait teknologia berrien eta hezkuntzaren erlazio argia ikustea. Dokumentu honek teknologia berrien alde on eta txar batzuk aztertzen ditu.

e-ducación No. 9

Hasiak landatzen (haur hezkuntzako jarduera)

Haur hezkuntzan oso ohikoa den ekintza bat hasiak landatzearena da. Hurrengo lerretan jardueraren azalpenak agertzen dira.

Materiala: kristalezko potea, algodoi pixka bat, hasi ezberdinak, ur pixka bat eta argazki kamara.

Jardueraren azalpena pausoz pauso:

1.- Hasiak algodoian jarriko dituzte.
2.- Kristalezko potean hasiekin dagoen algodoia jarriko dute (potean jarritako hasien izenak jarriko dute).
3.- Pixka bat ureztatuko dute (algodoia heze egoteko).
4.- Ondoren ikusiko da nola landatutako hasiak hazten diren.
5.- Hau egin eta gero egunero gertatzen den eboluzioa ikusiko da eta horretarako argazkiak aterako dizkiete. Irakasleak umeekin elkarrizketen bitartez prozesuaren garapena ulertu duten ebalua dezake.


 

miércoles, 7 de marzo de 2012

Haize hegoa kanta

Askotan gure buruan aurkitu dezakegun gauari buruzko kanta daukagu. Ea zer iruditzen zaizuen...

Haize hegoa, gau epela
ilargiaren argi
mutxurdinak leihoetan
teilatuan katu bi
bide ertzian zenbait kanta
gau erdiz arnoari
har gaineko sorgin zaharra
keinuka ilargiari.

Ikusi mendizaleak kanta

Guztiok dakigun kanta aurkezten dizuet: Ikusi Mendizaleak.

Ikusi mendizaleak
baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera
igon behar dogu.
Ez nekeak, ezta bide txarrak
gora, gora Euskalerria.
Gu euskaldunak gara
Euskalerrikoak.
Hemen mendi tontorrean
euskal lurren artean
begiak zabaldurik
bihotza erreta.
Hain ederra, hain polita da ta,
gora, gora Euskalerria.
Gu euskaldunak gara
Euskalerrikoak.

jueves, 1 de marzo de 2012

Zorua (ppt)

Nik egindako zoruari buruzko aurkezpena daukazue. Haurrekin hau erabiltzeko eta zoruaren garrantzia  bereganatzeko galderen bitartez osatu beharra dago. Zoruari buruzko bideoren bat jartzea edo ipuinen bat lantzea interesgarria izango litzateke elkarrekintza aktiboa sustatzeko.