lunes, 15 de octubre de 2012

EcoEuskadi 2020

Interes ekonomiko, sozial eta ingurumen garapen jasangarrirako estrategiei buruzko informazioa. Izan ere, gizarteko ikuspuntu ezberdinak aztertu behar dira oreka puntu bat lortzeko.



domingo, 7 de octubre de 2012

Klima Gune

Bilboko Euskalduna Jauregian, “Euskaditik Rio + 20ra” egindako ekimena klima gunean aurki daiteke. Klima Aldaketa eta Energia, Klima Aldaketa eta Biodibertsitatea, eta Klima Aldaketa eta Baliabide Kritikoak aztertu izan ziren.


domingo, 23 de septiembre de 2012

Klima aldaketaren ondorioak

Klima aldaketaren ondoriak azaltzen duen web orri interesgarria honakoa dugu. Bideo, eskema eta pdf ezberdinak daude etorkizuneko baliozko egoera azaltzen dituena.



domingo, 26 de agosto de 2012

BirdCenter (hegaztien biodibertsitatea)

Urdaibai BirdCenter hegaztiei buruzko zein hegaztien migrazio eta habitatei buruzko ikerketan eta dibulgazio zientifikoan aritzen da. Leku aproposa izan daiteke biodibertsitateari buruzko txango bat egiteko. Bisita ezberdinak egiten dira eta bere ingurua, Urdaibai, zoragarria da.




domingo, 29 de julio de 2012

Green Capital (Gasteiz)

Hurrengo irudian sakatuz, gasteizko Green Capital-ari buruzko informazioa ikus dezakezue, interesgarria!


domingo, 10 de junio de 2012

lunes, 14 de mayo de 2012

Kutsaduraren eraginak


Hurrengo bideoan argazki ezberdinak ikus daitezke kutsaduraren inguruan. Umei azaldu dezakegu argazki bakoitzak esan nahi duena edota alrerantziz egin. Haurrek argazkian ikusten dutena azaltzea eta beraien ondorioak ateratzea. Horretarako, maisuak azalpen batzuk egin beharko ditu eta beraien azalpenak bideratu beharko ditu. Normalean horrelako ekintzen bidez umeek eztabaida politak sortzen dituzte (agian bideo guztia ez nuke jarriko, badagoelako argazki bat animalia hil batekin eta haurrei min handia egin litzatekeen argazki delako, baina bakoitzaren aukeran).
Konponbide ezberdinak aipatzea eta azaltzea komentatu daitezke. Eguneroko egunean beraiek zer nolako ekintzak egiten dituzten eta kutsatu egiten duten ekintza horiekin hitz egin daiteke eta nola ekiditu.

Ipuina: Hiru Txerrikumeak

Oraingoan klasikoa den ipuin bat aurkezten dizuet: hiru txerrikumeak. Ipuin honen bidez animalia ezberdinak ezagutuko dituzte eta bakoitzaren ezaugarriei buruzko hausnarketa egin ahalko dituzte. Horrelako betiko ipuinak oso gustukoak izaten dituzte haurrek eta gainera oso ondo egina dago. Oso baliagarria izan daiteke Haur Hezkuntza garaian.

jueves, 10 de mayo de 2012

IKT-ei buruzko hausnarketa (4): ARRISKUAK ETA AHOLKUAK (gurasoentzat)

Gaur egun IKT mundua oso zabaldua dago eta aurrerapen asko ekarri ditu, baina gure seme-alabetaz hitz egiten dugunean kontua aldatzen da. Umeak inuzenteak dira eta ez dute arriskuak ikusten. Hori dela eta, teknologia arriskuentzako prebentzio sistema egin beharra dago.

Hauek izan daitezke prebentzio sistemaren ezaugarri orokorrak:

- Haurra teknologiara hurbildu, eta honek nola erabili eta zein arrisku dituen azaldu.
- Seme-alabek duten online bizitzarako interesa eduki.
- Superbisioa, baina inoiz ez espionajea.
- Kezka edo edozein arazoren aurrean laguntza eska diezazuten konfiantza eman.
- Ordenagailua toki komunetan jarri.
- Ez eduki Web kamara edo bere erabilera saihestu.
- Interneten erabilera mugatu.
- Arrisku kontzeptuak irakatsi: bere pribatasunaren garrantzia azaldu, datuen babesa, internet mundu erreala da, informatu…
- Eta abar.

martes, 8 de mayo de 2012

CamStudio: www.pdftoword.com/es/

Hurrengo bideoan PDF-tik Word-era pasatzeko web orria aurkezten dizuet. Bideo hau CamStudioren bidez egin dut eta ondoren Movie-Maker programarekin aldaketa batzuk egin ditut. Espero dut erabilgarria izatea.


lunes, 7 de mayo de 2012

Ipuina: SATORTXOA

Ondorengo ipuina animali ezberdinei buruz hitz egiten du. Satortxoari kaka egin diote buruan eta nork egon dion kaka jakin nahi du. horretarako animali ezberdinekin biltzen da eta beraiekin hitz egiten du . Ipuin hau balore ezbrdinak erakusten digu. Batetik, hitz egiten arazoak konpondu ditzakegula erakusten du eta bestetik nola gertaera baten aurrean iker dezakegun zergaitak ulertzeko. Gainera, era inplizitu baten animaliak eta beraien egoerak azaltzen digu. Ipuina kontatu ondoren beraiek, haurrek, ipuina kontatu dezakete ikusteko ipuinaren sekuentzia eta denbora kontzeptua ulertu duten.

Zer gertatu zaio eguzkiari?

Bideo honetan Arantza Ibarra-ren abesti bat da eta eguzkiaren arazoa eta minduta dagoela esaten du. Bideo hau munduari egiten diogun kaltearekin erlazionatu dezakegu. Gainera, eguzkiak sentimentuak ditu, haur hezkuntzan oso interesgarriak izaten dira horrelako baliabideak erabiltzea. Horretaz aparte, Ilustrazioak eta abestia fantasia erabiltzen du. Bideoa ikusi ondoren beste jarduera bat proposatu deakegu, adibidez, bideoarekin sentitu dutena eta beraiei transmititzen zaiena margotzea egin daiteke. Oso gomendagarria da jarduera hau. Marrazketaren bidez kontu asko ikus daiteke beraien ezaugarriei buruz eta maisuari orientzaio bat izan daiteke haurraren bidea zuzentzeko.


viernes, 4 de mayo de 2012

Bideoa II: Ingurumena eta Haur Hezkuntza

Movie maker programa erabilita hurrengo bideo sortu dut. Bideoak haur hezkuntzan zer nolako ekintzak egin daitezkeen ingurumena gaia lantzeko jorratzen du. Horretarako, animaliak, kutsadura, inguruko testuinguru ezberdinak (nekazal guneak, industria guneak,...), garraioa eta ekosistemen biodibertsitatea lantzen da.

jueves, 3 de mayo de 2012

IKT-ei buruzko hausnarketa (3): IKT-ak hezkuntzan


Egunero erabiltzen ditugu teknologia berriak eta hezkuntzan ere ondo erabili behar direla behin eta berriz entzuten dugu. Askotan badirudi garrantzi gehiago daukala IKT-ak irakasgaiaren edukia baino. Eta hori ez da helburua. IKT-ak erabiltzea ondo dago, baina ez erabiltzeagatik edo itxura politago bat izateagatik. Funtzionaltasun bat eduki behar du, zentsu bat.

Baina nola txertatu behar dugu IKT-ak hezkuntzan? Galdera hau erantzutea ez da erraza. Aldagai ezberdinak daude (adina, umeen ezaugarriak, taldearen integrazioa, haurraren ikasteko gaitasuna, …) eta hauen arabera baliabide batzuk edo beste batzuk erabiliko dira. Beti galdetu beharko gara ze landu nahi dugun baliabide hau erabilita, zer erakutsi nahi dugu, nola erabiliko dugun eta zer trebezia daukaten errekurtso hau erabiltzeko umeek, zein da benetako helburua,…

miércoles, 2 de mayo de 2012

IKT-ei buruzko hausnarketa (2): WEB 2.0

Teknologia berriak egunero erabiltzen ditugu eta gero eta gehiago erabiltzen dira ikasgeletan. Gizartean sartu egin zenetik aldakuntza nabariak eman dira eta hezkuntzan ere aldakuntza horiek agertu dira. Esate baterako, hasieran Web 1.0 erabiltzen zen, egun , ordea, Web 2.0.

Web 1.0-ean pertsona batek bakarrik kudeatzen zuen informazio guztia, beraz web orriaren erabiltzaileak informazioa bilatu eta prozesatu (kontsumitu) egiten zuen soilik. Tim O´Reallyk ideia honi aldaketa bat egin zion eta baliabide berri bat sortu zuen: Web 2.0.

Web 2.0 web dinamikoa da. ez dago administratzaile bakarra, erabiltzaileak ere bere ekarpenak egiten dituzte. Hau da, elkartrukatze eta lankidetza dago, feed-back antzera. Ezagutza egiteko modu hau denon artean eraikitzen dugu, erabiltzaileak informazioa ere sortzen du. Baliabide hauekin iritzi ezberdinen elkartrukea gertatzen da.

Hezkuntzan baliabide hau garrantzitsua da. Interneten bilatzen dugun informazio ezberdina bildu, antolatu, erlazionatu, aztertu, sintetizatu, iritzi ezberdinak eman eta jaso, eta azkenean bakoitzak bere ondorioak ateratzen ditu. Era honetan informazioa ezagutza bihurtuko da eta modu eraikitzailean eratzen da. Ez da informazioa bakarrik ikastea, baizik eta prozesatzen da gure informazio propioa eratzeko.

lunes, 30 de abril de 2012

KANTA: Berriro igo nauzu ene mendira (Herrikoiak)

Maitegoak udazkenean
zuhaitzen hosto gorriak,
horitasunez apainduriko
makal zuzenen gerriak,
hego haizetan lokartutako
iratze okre geldiak.

Maitegoak, azken mugetan,
iraganaren zantzuak,
lore xumeen petako eme
ur izkutuen kantuak,
euri epelen gozotasuna.
gaueko zeru altuak.

Maitegoak sua ta jaia
fruitu berrien haziak,
uda beteko musiketarik
ernaldutako antsiak,
Eros ausartak gorputz gaztetan
ixuritako graziak.

Maitegoak behin joan zirenak
sekulan ez itzultzeko,
begiek zabal dirauten arte
argitan blai itzaltzeko,
sufritu duen gizonak ez du
lotsarik behar galtzeko.


KANTA: Mendizaleak aurrera (Herrikoiak)


Haurei kantak asko gustatzen zaie eta kanten bidez beraien alaitasuna transmititzen dute. Gainera, abestiaren idazkera era landu daiteke eta abestia transmititzen duen mezua uler dezakete. Hau da proposatzen dudan kanta:

Mendizaleak, aurrera,
goazen mendi gailurrera,
euskaldunak esnatzera,
tralaralai, tralaralai.
Aupa goazen mendi txindorri
beti gora, aldetatik, ederra da gure herria;
maite degu bihotzetik ez da lurra hoberik,
larala, larala, ez da lurra hoberik.
Goazen mendirik mendi
baserririk baserrira, eroanaz alaitasuna.
Laster datoz bai alai gurekin,
lasterka bide-txindorretatik.
Erromerira etorri gera, alai alai abestu
dezagun ta dantza egin dezagun mutilak.
Zure bidea da, maitia, gure alaitasuna,
erromeriara etorri gera tralara, tralara.

domingo, 29 de abril de 2012

IKT-ei buruzko hausnarketa

1983. urtean Paul Mockapetris-ek DNS (Domain Name System) eratu zuen. Teknologia honek Internet sorkuntzaren hasiera izan zen. Gaur egun internet mundu osoan erabiltzen da. Egia da, lurralde batzuetan (garatuak daudenak, esate baterako, Europa, Estatu Batuak,…) internet erabiltzeko aukera gehiago dagoela, aldiz beste lurralde batzuetan oso jende gutxi erabil dezake eta honi eten digitala deitzen zaio.

Gure gizartean, teknologia berriak egunerokoan beharrezkoak dira eta egunero kontsumitzen ditugu. Lanpostu gehienak informazio jarduerekin erlazionatuak daude eta horregatik, teknologia berriak ondo ezagutzea beharrezkoa da. Azken finean, gizarte honen ekonomi ardatz garrantzitsu bat informazioaren garapena da (informazioa bildu, prozesatu eta sortu), eta arlo guztietan eragina daukana (ekonomiak, osasunean, hezkuntzan...). Guzti hau dela eta Haur Hezkuntzako curriculumaren (2009ko urtarrilaren 30ekoa) edukietan ere Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak aipatzen ditu.

 

miércoles, 25 de abril de 2012

RIO+20-ri buruzko ume baten hausnarketa

Zortzi urtetako umea naiz. Atzo nire aitarekin parkera joan nintzen. Parkean nire lagunekin jolasean ibili ondoren berriz aitarengana bueltatu nintzen. Aita beste aita-amekin hizketan zebilen eta ez nuen asko ulertu zertaz hitz egiten zuten. Behin eta berriz entzuten nuen hitza “RIO” zen. Hasieran pentsatu nuen ibaiez hitz egiten zutela, ibaia gazteleraz “rio” esaten delako, baina dirudienez ez zuten horretaz hitz egiten. Hala ere, ibaia ere zer ikusia dauka hitz egiten zuten gaiaz, ingurumenarekin lotuta dagoelako.

Etxera heltzean aitari galdetu nion izandako elkarrizketari buruz. Berak zerbait azaltzen saiatu zen, baina ezer gutxi ulertu nion. Dirudienez Brazilen, hemendik oso urrun dagoen lurralde batean, jendea bilduko da munduko arazo batzuez mintzatzeko eta konponbide ezberdinak aurkitzeko, hauen artean kutsaduraren arazoa dago.

Nik kutsaduraren kontzeptu hau ez nuen oso ondo ulertzen eta nire anaia nagusiari galdetu nion nire kezkak argitzeko. Nire anaia oso jakintsua da eta edozein zalantza daukadanean berarengana jotzen dut. Eta orain bai ulertu dudala kutsaduraren definizioa. Kutsadura gizakiak naturan egiten dituen kalteei deitzen zaio. Gizakiak industriaren bidez, autoen erabilerari esker, uraren baliabidea txarraren eragina, hondakinak ez birziklatzea eta abarren ondorioz kalte handiak sortzen ditu gure inguruan, gure animalietan, gure osasunean eta gure munduan. Hori dela eta, RIO+20-ko lurraren gailurra egingo da.

Oso bilketa bitxia dela uste dut. Jende garrantzitsua egongo da bertan, baina ez dakit zergatik daukaten hainbeste arazo. Niri egunero nire maisuak ingurumena zaintzeko aholkuak ematen dizkit eta oso errazak iruditzen zaizkit. Adibidez, autoa kutsatzen duenez egunero eskolara oinez noa, eta autoa bakarrik erabiltzen dut behar beharrezkoa denean. Bilbora joateko garraio publikoa, autobusa edo trena, hartzen dugu etxean. Ura modu egokian erabiltzen dut eta ez dut ur gehiegi erabiltzen oso baliabide garrantzitsua eta eskasa delako. Bestalde, hondakin gutxi egiten saiatzen gara, horrela ez ditugu zabortegi gehiago egin behar eta egiten digun zaborra birziklatzen dugu, bakoitza dagokion ontzian. Oso erraza da. Horregatik, diot oso batzar arraroak direla, nik badakizkidalako zein konponbide aplikatu mundu hobeago bat lortzeko eta nire lagunak ere badakite. Aitari esango diot bertara eramateko, horrela azalduko dizkiet nire proposamenak.

martes, 24 de abril de 2012

GURE TALDE WIKIA: elkartegia

Hurrengo link-ean guk egindako wikia ikus daiteke (elkartegia). Bertan Haur Hezkuntzari buruzko proposamen batzuk egin ditugu oso gomendagarriak izan daitezkeenak haurren gurasoentzat. Klase bateko funtzionamentua azaltzen da. Horretarako, ikastetxeko printzipioak, klaseko planoa, ordutegia, metodologia eta txoko ezberdinen azalpena deskribatzen da.

Ipuina: ITSASOA ETXE BARRUAN

Hurrengo bideoan ume batek itsasoari buruzko ipuina kontatzen du. Bertan umeak berarentzat itsasoa zer den deskribatzen du eta horrek eragiten duena azaltzen du (amaren haserrea gelako ormak marraztu egin dituelako itsasoa izango balitz bezala). 

lunes, 23 de abril de 2012

NIRE WIKIA: Ipuin-liburutegi txokoa

Hurrengo linkean ipuin-liburutegi txokoaren wikia daukazue. Bertan Haur hezkuntzako txoko honetan egin daitezkeen jarduera batzuk, materiala, ipuin-liburutegi mailegua, hezitzailaren eginkizuna, eta abar aurki dezakezue.

sábado, 21 de abril de 2012

IKT-ak nola aplikatu hezkuntzan?

Hurrengo bideoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak zer aplikazioak dituen hezkuntzan azaltzen digu. Bideoa sinplea da, baina errealitatea azaltzen digu.

Haur Hezkuntza eta IKT

Hurrengo bideoan Haur Hezkuntzako ikasleek teknologia berrietan zer-nolako erabilera duten ikus daiteke. Harriagarria da nola haur hauek teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzen dituzten.

martes, 10 de abril de 2012

Online Imagen Editor 2: ITSASOA

Hurrengo argazki dibertigarrian itsasoa ikus daiteke arrainontziaren barnean.

Online Imagen Editor: ILUNABARRA

Haur Hezkuntzan garrantzitsua da haurrek denboraren kontzeptuak ulertzea (esate baterako, eguna eta gaua). Horretarako, adibide errealak jartzea komenigarria da. Argazki honetan ilunabarraren errealitate polita ikus daiteke. Argazki hau Online Imagen Editor-ekin moldatua dago ikusten den efektua sorrarazteko.


domingo, 8 de abril de 2012

Mindomo: gelako txokoak

 Mindomon egindako eskema aurkezten dizuet. Bertan gelako 4 txokoak azaldu eta deskribatzen dira (txokoaren deskribapena, materiala eta argazkia). Horretaz aparte, psikomotrizitate saioaren bideoa ere ikus daiteke.


lunes, 2 de abril de 2012

URAren misterioak



Hurrengo bideoan ura baliabidea aztertzen da.

Kazetaritza: garbitzaileak elkarrizketatzen (Haur Hezkuntza jarduera)


Oso garrantzitsua da umeak beste pertsonen ikuspuntuak ikustea, horretarako hurrngo jarduera proposatzen dizuet. Modu honetan haurrek egozentrismoa gainditzeko erreztasun handiagoa izango dute.

Jarduera honen helburu batzuk:

-         Garbitzaileen lana ezagutu eta baloratzea.
-         Beraien lana guztiontzako beharrezkoa dela ulertzea.
-         Zaborraren bideari buruzko lehenengo hausnarketak izatea.
-         Laboraren kalteari buruzko lehenengo iritziak sortzea.

Materiala: argazki kamara edo/eta grabagailua.

Jardueraren azalpena pausoz pauso:

Klasera ikastetxeko garbitzailea etor daiteke edo beste gonbidapenen bat egin daiteke ikastetxera, bakoitzaren egoeraren arabera. Jarduera burutzeko hurrengo pausuak ematea proposatzen dizuet:

1.- Korroan gaudela hondakinen inguruan galderak planteatu, gero garbitzaileari galderak egiteko. Hondakinen bideari buruzko pentsamenduak sortarazi egingo diegu.
2.- Galderak eginda daudenean hipotesi ezberdinak aterako dute hauei buruz.
3.- Kazetariak behar duenari buruz hitz egingo da (nolakoak dira kazetariak, zer behar dute,…) eta beharrezkoak diren materialak prestatuko da elkarrizketa egunerako.
4.- Garbitzailea gelara etorriko da eta elkarrizketa burutuko dugu.
5.- Hondakinen inguruan etxean ere galderak egitea esango zaie haurrei (kazetariak izando balira bezala), horrela familiak irakas-ikas prozesuan parte hartuko du eta gainera hondakinen inguruko kontzientzia sortuko da.

jueves, 29 de marzo de 2012

Ingurumen irteeren hausnarketa

Oso ohikoa da ikasleek ikastetxeetatik ez ateratzea, baina irtenaldiak egitea oso garrantzitsua da. Irtenaldi bat programatzea esfortzu handia suposatzen du. Ez da bakarrik umea ikastetxetik ateratzea, aurretik irtenaldiaren inguruan elkarrizketak egin behar dira eta ezagupen orokorrak suspertu behar dira.

Irteerak oso emaitza onak ematen ditu umeak errealitatean, in-situ, prozesua edo egoera ikus dezaketelako. Batzuetan laborategian natur prozesua eraiki daiteke, baina beste batzuetan egokiagoa izaten da irteera planteatzea naturaren konplexutasun osoa bereganatzeko. Horretaz aparte, haurrek jolasak gustuko dute, eta irteeretan ere hauek baliagarriak dira ikasleak motibatzeko.

Irteerak egiteko hainbat aholku:
- Irteera testuinguruan jarri eta kurrikulumean integratu.
- Irteeran ez dira azalpen handiak eman behar (aurretik eman behar dira).
- Arazoak planteatu haurrek dituzten ideiak konektatzeko.
- Ikasleak modu aktiboan parte hartu behar du behaketaren lanketan.
- Arazo guztiak ez dira konpondu behar, beraiek konpondu behar dituzte, horrela edukiak modu eraginkor batean ulertuko dituzte eta aspektu kritikoak suspertuko dira.
-  Azkeneko ondorioak eta hauen arteko erlazioak modu egokian landu.

Irteerak programatzea lan neketsua da, baina ez dugu izugarrizko irteera egin behar. Herrian bertan dauden parke edo gune ezberdinak (araztegia, EDAR, errekak,, industria gunea,…) bisita daitezke. Hala ere, irteera guztiak helburu bat izan behar du eta horren inguruan irteera egin aurretik eta ondoren landu behar da. Beraz, irteerei baliagarritasuna eman diegu!


Konposta egiten (jarduera)

Jarduera honen bitartez hondakin organikoen balioa ezagutuko dute haurrek, konpostaren esanahiaren lehen ideia izango dute eta prozesua gertatzeko ura eta airearen beharra ikusiko dute.

Materiala: ontzi handi bat, lurra, janari hondakin batzuk adibidez barazki azalak, ogi pusketak, sagar edo entsalada hondakinak,... (koipe asko ez duten hondakinak) eta zabor poltsa.

Jardueraren azalpena pausoz pauso:

1- Ontziaren laurden bat lurrez bete eta ondoren janari hondakinak  ontziaren erdiraino.
2- Nahasketa lur geruza fin batez estali, usainik bota ez dezan eta intsekturik erakar ez ditzan.
3- Ontzia kanpoaldean ipini, adibidez, jolastokiaren ertz batean.
4- Ontzia zabor poltsarekin estaliko da.
5- Noizbehinka, 2 edo 3 egunero, pala batez ontziaren edukia nahastu behar da, honela nahasketak behar duen airea hartuko du. Lan hau egiten ari garenean, ura bota, lurrak hezetasuna behar du, baina ez gehiegi.
6- Janari hondakinak ongarri bihurtuko dira pixkanaka- pixkanaka.
7- Ongarri bihurtzen denean, gustuko den landare bat landatu eta nola hasten den ikus daiteke.

lunes, 12 de marzo de 2012

IKT eta Hezkuntza



Hurrengo dokumentuak IKT-ei buruz hitz egiten du. Blog honen gai nagusiarekin ez dago guztiz erlazionatua, baina garrantzitsua iruditu zait teknologia berrien eta hezkuntzaren erlazio argia ikustea. Dokumentu honek teknologia berrien alde on eta txar batzuk aztertzen ditu.

e-ducación No. 9

Hasiak landatzen (haur hezkuntzako jarduera)

Haur hezkuntzan oso ohikoa den ekintza bat hasiak landatzearena da. Hurrengo lerretan jardueraren azalpenak agertzen dira.

Materiala: kristalezko potea, algodoi pixka bat, hasi ezberdinak, ur pixka bat eta argazki kamara.

Jardueraren azalpena pausoz pauso:

1.- Hasiak algodoian jarriko dituzte.
2.- Kristalezko potean hasiekin dagoen algodoia jarriko dute (potean jarritako hasien izenak jarriko dute).
3.- Pixka bat ureztatuko dute (algodoia heze egoteko).
4.- Ondoren ikusiko da nola landatutako hasiak hazten diren.
5.- Hau egin eta gero egunero gertatzen den eboluzioa ikusiko da eta horretarako argazkiak aterako dizkiete. Irakasleak umeekin elkarrizketen bitartez prozesuaren garapena ulertu duten ebalua dezake.


 

miércoles, 7 de marzo de 2012

Haize hegoa kanta

Askotan gure buruan aurkitu dezakegun gauari buruzko kanta daukagu. Ea zer iruditzen zaizuen...

Haize hegoa, gau epela
ilargiaren argi
mutxurdinak leihoetan
teilatuan katu bi
bide ertzian zenbait kanta
gau erdiz arnoari
har gaineko sorgin zaharra
keinuka ilargiari.

Ikusi mendizaleak kanta

Guztiok dakigun kanta aurkezten dizuet: Ikusi Mendizaleak.

Ikusi mendizaleak
baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera
igon behar dogu.
Ez nekeak, ezta bide txarrak
gora, gora Euskalerria.
Gu euskaldunak gara
Euskalerrikoak.
Hemen mendi tontorrean
euskal lurren artean
begiak zabaldurik
bihotza erreta.
Hain ederra, hain polita da ta,
gora, gora Euskalerria.
Gu euskaldunak gara
Euskalerrikoak.

jueves, 1 de marzo de 2012

Zorua (ppt)

Nik egindako zoruari buruzko aurkezpena daukazue. Haurrekin hau erabiltzeko eta zoruaren garrantzia  bereganatzeko galderen bitartez osatu beharra dago. Zoruari buruzko bideoren bat jartzea edo ipuinen bat lantzea interesgarria izango litzateke elkarrekintza aktiboa sustatzeko.

miércoles, 29 de febrero de 2012

Eskola Agenda 21

Hurrengo dokumentuan Eskola Agenda 21-ari buruzko esperientzia ezberdinak azaltzen ditu. Esperientziak benetazkoak dira eta gure ikastetxeetan praktikara eramateko oso interesgarriak dira.
40 Experiencias en Agenda 21 Escolar

Oporrak

Hurrengo bideoan oporretara joaten garenean zer nolako kutsadura egiten den azaltzen du, modu polit batean. Bideoa testua ere dauka bere argazkietan modu honetan haurrek irakurmena landu dezakete.

Ingurumena

Hurrengoa ingurumenari buruzko bideoa daukagu. Modu orokorrean azaltzen digu ingurumenari buruzko definizioa eta horrek dakarren ezaugarri ezberdinak. Haur Hezkuntzarako baliagarria da.

martes, 21 de febrero de 2012

Klima aldaketa

Sarrera

Hezkuntzan oso garrantzitsua da ingurumen arazoei buruz kontzientzia hartzea eta arazoekiko sentiberatasuna agertzea. Beraz horren inguruan hitz egingo da. Horretarako, umeen inguru hurbileko elementuak ezagutu behar dira eta beraien arteko erlazio sinpleak garatu. Hau da, elementu bakoitzaren jokaera eta horrek dakarren eraginak aztertu behar dira.

Haurrek ingurunean dituzten elementuak ikasten hasi eta pixkanaka - pixkanaka beste kultura eta ingurune batzuk aztertzea ere komenigarria da. Horregatik, blog honek beste lurralde batzuetan dagoen hezkuntzari buruz ere hitz egingo du.

Horretaz aparte, gaur egun hain baliagarriak diren teknologia berriak landuko dira, beti ere hezkuntzari aplikatuak. Espero dut blog-a zuen gustukoa izatea.

martes, 14 de febrero de 2012

Amerikako umeak


Ura da zure laguna

Binbili-bonbolo Kanta

Blog-ari hasiera emateko hurrengo kanta bat proposatzen dizuet:

Binbili-bonbolo jan ta lo
Errege Frantzian balego (bir)
Idiak soinu,
akerrak dantzan
astoak danbolina jo
Danbolin hori da berria,
Donostiatik ekarria,
bazter guztiak perlaz beteak
erdian urre gorria.
Binbili-bonbolo jan ta lo
Errege Frantzian balego (bir)