Zortzi urtetako umea naiz. Atzo nire aitarekin parkera joan nintzen. Parkean nire lagunekin jolasean ibili ondoren berriz aitarengana bueltatu nintzen. Aita beste aita-amekin hizketan zebilen eta ez nuen asko ulertu zertaz hitz egiten zuten. Behin eta berriz entzuten nuen hitza “RIO” zen. Hasieran pentsatu nuen ibaiez hitz egiten zutela, ibaia gazteleraz “rio” esaten delako, baina dirudienez ez zuten horretaz hitz egiten. Hala ere, ibaia ere zer ikusia dauka hitz egiten zuten gaiaz, ingurumenarekin lotuta dagoelako.
Etxera heltzean aitari galdetu nion izandako elkarrizketari buruz. Berak zerbait azaltzen saiatu zen, baina ezer gutxi ulertu nion. Dirudienez Brazilen, hemendik oso urrun dagoen lurralde batean, jendea bilduko da munduko arazo batzuez mintzatzeko eta konponbide ezberdinak aurkitzeko, hauen artean kutsaduraren arazoa dago.
Nik kutsaduraren kontzeptu hau ez nuen oso ondo ulertzen eta nire anaia nagusiari galdetu nion nire kezkak argitzeko. Nire anaia oso jakintsua da eta edozein zalantza daukadanean berarengana jotzen dut. Eta orain bai ulertu dudala kutsaduraren definizioa. Kutsadura gizakiak naturan egiten dituen kalteei deitzen zaio. Gizakiak industriaren bidez, autoen erabilerari esker, uraren baliabidea txarraren eragina, hondakinak ez birziklatzea eta abarren ondorioz kalte handiak sortzen ditu gure inguruan, gure animalietan, gure osasunean eta gure munduan. Hori dela eta, RIO+20-ko lurraren gailurra egingo da.
Oso bilketa bitxia dela uste dut. Jende garrantzitsua egongo da bertan, baina ez dakit zergatik daukaten hainbeste arazo. Niri egunero nire maisuak ingurumena zaintzeko aholkuak ematen dizkit eta oso errazak iruditzen zaizkit. Adibidez, autoa kutsatzen duenez egunero eskolara oinez noa, eta autoa bakarrik erabiltzen dut behar beharrezkoa denean. Bilbora joateko garraio publikoa, autobusa edo trena, hartzen dugu etxean. Ura modu egokian erabiltzen dut eta ez dut ur gehiegi erabiltzen oso baliabide garrantzitsua eta eskasa delako. Bestalde, hondakin gutxi egiten saiatzen gara, horrela ez ditugu zabortegi gehiago egin behar eta egiten digun zaborra birziklatzen dugu, bakoitza dagokion ontzian. Oso erraza da. Horregatik, diot oso batzar arraroak direla, nik badakizkidalako zein konponbide aplikatu mundu hobeago bat lortzeko eta nire lagunak ere badakite. Aitari esango diot bertara eramateko, horrela azalduko dizkiet nire proposamenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario