lunes, 2 de abril de 2012

Kazetaritza: garbitzaileak elkarrizketatzen (Haur Hezkuntza jarduera)


Oso garrantzitsua da umeak beste pertsonen ikuspuntuak ikustea, horretarako hurrngo jarduera proposatzen dizuet. Modu honetan haurrek egozentrismoa gainditzeko erreztasun handiagoa izango dute.

Jarduera honen helburu batzuk:

-         Garbitzaileen lana ezagutu eta baloratzea.
-         Beraien lana guztiontzako beharrezkoa dela ulertzea.
-         Zaborraren bideari buruzko lehenengo hausnarketak izatea.
-         Laboraren kalteari buruzko lehenengo iritziak sortzea.

Materiala: argazki kamara edo/eta grabagailua.

Jardueraren azalpena pausoz pauso:

Klasera ikastetxeko garbitzailea etor daiteke edo beste gonbidapenen bat egin daiteke ikastetxera, bakoitzaren egoeraren arabera. Jarduera burutzeko hurrengo pausuak ematea proposatzen dizuet:

1.- Korroan gaudela hondakinen inguruan galderak planteatu, gero garbitzaileari galderak egiteko. Hondakinen bideari buruzko pentsamenduak sortarazi egingo diegu.
2.- Galderak eginda daudenean hipotesi ezberdinak aterako dute hauei buruz.
3.- Kazetariak behar duenari buruz hitz egingo da (nolakoak dira kazetariak, zer behar dute,…) eta beharrezkoak diren materialak prestatuko da elkarrizketa egunerako.
4.- Garbitzailea gelara etorriko da eta elkarrizketa burutuko dugu.
5.- Hondakinen inguruan etxean ere galderak egitea esango zaie haurrei (kazetariak izando balira bezala), horrela familiak irakas-ikas prozesuan parte hartuko du eta gainera hondakinen inguruko kontzientzia sortuko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario