lunes, 30 de abril de 2012

KANTA: Berriro igo nauzu ene mendira (Herrikoiak)

Maitegoak udazkenean
zuhaitzen hosto gorriak,
horitasunez apainduriko
makal zuzenen gerriak,
hego haizetan lokartutako
iratze okre geldiak.

Maitegoak, azken mugetan,
iraganaren zantzuak,
lore xumeen petako eme
ur izkutuen kantuak,
euri epelen gozotasuna.
gaueko zeru altuak.

Maitegoak sua ta jaia
fruitu berrien haziak,
uda beteko musiketarik
ernaldutako antsiak,
Eros ausartak gorputz gaztetan
ixuritako graziak.

Maitegoak behin joan zirenak
sekulan ez itzultzeko,
begiek zabal dirauten arte
argitan blai itzaltzeko,
sufritu duen gizonak ez du
lotsarik behar galtzeko.


KANTA: Mendizaleak aurrera (Herrikoiak)


Haurei kantak asko gustatzen zaie eta kanten bidez beraien alaitasuna transmititzen dute. Gainera, abestiaren idazkera era landu daiteke eta abestia transmititzen duen mezua uler dezakete. Hau da proposatzen dudan kanta:

Mendizaleak, aurrera,
goazen mendi gailurrera,
euskaldunak esnatzera,
tralaralai, tralaralai.
Aupa goazen mendi txindorri
beti gora, aldetatik, ederra da gure herria;
maite degu bihotzetik ez da lurra hoberik,
larala, larala, ez da lurra hoberik.
Goazen mendirik mendi
baserririk baserrira, eroanaz alaitasuna.
Laster datoz bai alai gurekin,
lasterka bide-txindorretatik.
Erromerira etorri gera, alai alai abestu
dezagun ta dantza egin dezagun mutilak.
Zure bidea da, maitia, gure alaitasuna,
erromeriara etorri gera tralara, tralara.

domingo, 29 de abril de 2012

IKT-ei buruzko hausnarketa

1983. urtean Paul Mockapetris-ek DNS (Domain Name System) eratu zuen. Teknologia honek Internet sorkuntzaren hasiera izan zen. Gaur egun internet mundu osoan erabiltzen da. Egia da, lurralde batzuetan (garatuak daudenak, esate baterako, Europa, Estatu Batuak,…) internet erabiltzeko aukera gehiago dagoela, aldiz beste lurralde batzuetan oso jende gutxi erabil dezake eta honi eten digitala deitzen zaio.

Gure gizartean, teknologia berriak egunerokoan beharrezkoak dira eta egunero kontsumitzen ditugu. Lanpostu gehienak informazio jarduerekin erlazionatuak daude eta horregatik, teknologia berriak ondo ezagutzea beharrezkoa da. Azken finean, gizarte honen ekonomi ardatz garrantzitsu bat informazioaren garapena da (informazioa bildu, prozesatu eta sortu), eta arlo guztietan eragina daukana (ekonomiak, osasunean, hezkuntzan...). Guzti hau dela eta Haur Hezkuntzako curriculumaren (2009ko urtarrilaren 30ekoa) edukietan ere Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak aipatzen ditu.

 

miércoles, 25 de abril de 2012

RIO+20-ri buruzko ume baten hausnarketa

Zortzi urtetako umea naiz. Atzo nire aitarekin parkera joan nintzen. Parkean nire lagunekin jolasean ibili ondoren berriz aitarengana bueltatu nintzen. Aita beste aita-amekin hizketan zebilen eta ez nuen asko ulertu zertaz hitz egiten zuten. Behin eta berriz entzuten nuen hitza “RIO” zen. Hasieran pentsatu nuen ibaiez hitz egiten zutela, ibaia gazteleraz “rio” esaten delako, baina dirudienez ez zuten horretaz hitz egiten. Hala ere, ibaia ere zer ikusia dauka hitz egiten zuten gaiaz, ingurumenarekin lotuta dagoelako.

Etxera heltzean aitari galdetu nion izandako elkarrizketari buruz. Berak zerbait azaltzen saiatu zen, baina ezer gutxi ulertu nion. Dirudienez Brazilen, hemendik oso urrun dagoen lurralde batean, jendea bilduko da munduko arazo batzuez mintzatzeko eta konponbide ezberdinak aurkitzeko, hauen artean kutsaduraren arazoa dago.

Nik kutsaduraren kontzeptu hau ez nuen oso ondo ulertzen eta nire anaia nagusiari galdetu nion nire kezkak argitzeko. Nire anaia oso jakintsua da eta edozein zalantza daukadanean berarengana jotzen dut. Eta orain bai ulertu dudala kutsaduraren definizioa. Kutsadura gizakiak naturan egiten dituen kalteei deitzen zaio. Gizakiak industriaren bidez, autoen erabilerari esker, uraren baliabidea txarraren eragina, hondakinak ez birziklatzea eta abarren ondorioz kalte handiak sortzen ditu gure inguruan, gure animalietan, gure osasunean eta gure munduan. Hori dela eta, RIO+20-ko lurraren gailurra egingo da.

Oso bilketa bitxia dela uste dut. Jende garrantzitsua egongo da bertan, baina ez dakit zergatik daukaten hainbeste arazo. Niri egunero nire maisuak ingurumena zaintzeko aholkuak ematen dizkit eta oso errazak iruditzen zaizkit. Adibidez, autoa kutsatzen duenez egunero eskolara oinez noa, eta autoa bakarrik erabiltzen dut behar beharrezkoa denean. Bilbora joateko garraio publikoa, autobusa edo trena, hartzen dugu etxean. Ura modu egokian erabiltzen dut eta ez dut ur gehiegi erabiltzen oso baliabide garrantzitsua eta eskasa delako. Bestalde, hondakin gutxi egiten saiatzen gara, horrela ez ditugu zabortegi gehiago egin behar eta egiten digun zaborra birziklatzen dugu, bakoitza dagokion ontzian. Oso erraza da. Horregatik, diot oso batzar arraroak direla, nik badakizkidalako zein konponbide aplikatu mundu hobeago bat lortzeko eta nire lagunak ere badakite. Aitari esango diot bertara eramateko, horrela azalduko dizkiet nire proposamenak.

martes, 24 de abril de 2012

GURE TALDE WIKIA: elkartegia

Hurrengo link-ean guk egindako wikia ikus daiteke (elkartegia). Bertan Haur Hezkuntzari buruzko proposamen batzuk egin ditugu oso gomendagarriak izan daitezkeenak haurren gurasoentzat. Klase bateko funtzionamentua azaltzen da. Horretarako, ikastetxeko printzipioak, klaseko planoa, ordutegia, metodologia eta txoko ezberdinen azalpena deskribatzen da.

Ipuina: ITSASOA ETXE BARRUAN

Hurrengo bideoan ume batek itsasoari buruzko ipuina kontatzen du. Bertan umeak berarentzat itsasoa zer den deskribatzen du eta horrek eragiten duena azaltzen du (amaren haserrea gelako ormak marraztu egin dituelako itsasoa izango balitz bezala). 

lunes, 23 de abril de 2012

NIRE WIKIA: Ipuin-liburutegi txokoa

Hurrengo linkean ipuin-liburutegi txokoaren wikia daukazue. Bertan Haur hezkuntzako txoko honetan egin daitezkeen jarduera batzuk, materiala, ipuin-liburutegi mailegua, hezitzailaren eginkizuna, eta abar aurki dezakezue.

sábado, 21 de abril de 2012

IKT-ak nola aplikatu hezkuntzan?

Hurrengo bideoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak zer aplikazioak dituen hezkuntzan azaltzen digu. Bideoa sinplea da, baina errealitatea azaltzen digu.

Haur Hezkuntza eta IKT

Hurrengo bideoan Haur Hezkuntzako ikasleek teknologia berrietan zer-nolako erabilera duten ikus daiteke. Harriagarria da nola haur hauek teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzen dituzten.

martes, 10 de abril de 2012

Online Imagen Editor 2: ITSASOA

Hurrengo argazki dibertigarrian itsasoa ikus daiteke arrainontziaren barnean.

Online Imagen Editor: ILUNABARRA

Haur Hezkuntzan garrantzitsua da haurrek denboraren kontzeptuak ulertzea (esate baterako, eguna eta gaua). Horretarako, adibide errealak jartzea komenigarria da. Argazki honetan ilunabarraren errealitate polita ikus daiteke. Argazki hau Online Imagen Editor-ekin moldatua dago ikusten den efektua sorrarazteko.


domingo, 8 de abril de 2012

Mindomo: gelako txokoak

 Mindomon egindako eskema aurkezten dizuet. Bertan gelako 4 txokoak azaldu eta deskribatzen dira (txokoaren deskribapena, materiala eta argazkia). Horretaz aparte, psikomotrizitate saioaren bideoa ere ikus daiteke.


lunes, 2 de abril de 2012

URAren misterioak



Hurrengo bideoan ura baliabidea aztertzen da.

Kazetaritza: garbitzaileak elkarrizketatzen (Haur Hezkuntza jarduera)


Oso garrantzitsua da umeak beste pertsonen ikuspuntuak ikustea, horretarako hurrngo jarduera proposatzen dizuet. Modu honetan haurrek egozentrismoa gainditzeko erreztasun handiagoa izango dute.

Jarduera honen helburu batzuk:

-         Garbitzaileen lana ezagutu eta baloratzea.
-         Beraien lana guztiontzako beharrezkoa dela ulertzea.
-         Zaborraren bideari buruzko lehenengo hausnarketak izatea.
-         Laboraren kalteari buruzko lehenengo iritziak sortzea.

Materiala: argazki kamara edo/eta grabagailua.

Jardueraren azalpena pausoz pauso:

Klasera ikastetxeko garbitzailea etor daiteke edo beste gonbidapenen bat egin daiteke ikastetxera, bakoitzaren egoeraren arabera. Jarduera burutzeko hurrengo pausuak ematea proposatzen dizuet:

1.- Korroan gaudela hondakinen inguruan galderak planteatu, gero garbitzaileari galderak egiteko. Hondakinen bideari buruzko pentsamenduak sortarazi egingo diegu.
2.- Galderak eginda daudenean hipotesi ezberdinak aterako dute hauei buruz.
3.- Kazetariak behar duenari buruz hitz egingo da (nolakoak dira kazetariak, zer behar dute,…) eta beharrezkoak diren materialak prestatuko da elkarrizketa egunerako.
4.- Garbitzailea gelara etorriko da eta elkarrizketa burutuko dugu.
5.- Hondakinen inguruan etxean ere galderak egitea esango zaie haurrei (kazetariak izando balira bezala), horrela familiak irakas-ikas prozesuan parte hartuko du eta gainera hondakinen inguruko kontzientzia sortuko da.