Jarduera honen bitartez hondakin organikoen balioa ezagutuko dute haurrek, konpostaren esanahiaren lehen ideia izango dute eta prozesua gertatzeko ura eta airearen beharra ikusiko dute.
Materiala: ontzi handi bat, lurra, janari hondakin batzuk adibidez barazki azalak, ogi pusketak, sagar edo entsalada hondakinak,... (koipe asko ez duten hondakinak) eta zabor poltsa.
Jardueraren azalpena pausoz pauso:
1- Ontziaren laurden bat lurrez bete eta ondoren janari hondakinak ontziaren erdiraino.
2- Nahasketa lur geruza fin batez estali, usainik bota ez dezan eta intsekturik erakar ez ditzan.
3- Ontzia kanpoaldean ipini, adibidez, jolastokiaren ertz batean.
4- Ontzia zabor poltsarekin estaliko da.
5- Noizbehinka, 2 edo 3 egunero, pala batez ontziaren edukia nahastu behar da, honela nahasketak behar duen airea hartuko du. Lan hau egiten ari garenean, ura bota, lurrak hezetasuna behar du, baina ez gehiegi.
6- Janari hondakinak ongarri bihurtuko dira pixkanaka- pixkanaka.
7- Ongarri bihurtzen denean, gustuko den landare bat landatu eta nola hasten den ikus daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario